jueves, 8 de septiembre de 2016

Ongi etorri!



“ZUEPS ASTEA”: 300 IRRIBARRE BILA



Udako jaien osteko biharamuna pasa ondoren eta eskolako kurtso hasierarekin batera “ZUEPS ASTEA” aurkezten da, Bilboko JM Ikastetxearen eskutik datorren ekintza bat da eta kurtso berriaren hasiera honetan, bere ikastetxea osatzen duten 300 haurren irribarrea lortzea erronkatzat duen aste batetan bilakatu nahi du.


Hala ematen badu ere, “ZUEPS ASTEA”ak ez du nahi ospetsua den burbuiladun edaria bultzatu edoeta are gutxiago bere osagai magistrala estalgabetu. Sigla hauek Bizkaitar Ikastetxeak aurrera eraman nahi duen kohesio dinamika eta jolasetan oinarrituriko hezkuntza proposamen bat darama bere baitan.

Modu honetan, “ZUEPS ASTEA”, gako erara, hezkuntza prozesuan duten protagonismoaren garrantziaz jabetzeko, hasi berri den kurtso honetan haurrei luzatuko zaien gonbidapena izango da: Zuekin Ulertu, Elkartu, Pentsatu eta Sentitu. Bestalde, “Elakerrekin ON” izango da irailaren 12tik 16ra aste hau nabarmenduko duen aurtengo leloa. Almudena Lopez-eren ustez, Ikastetxeko Zuzendari Nagusia, “Haurrei jakinaraztea Ikastetxe bezala ikuspegi eta metodologia kontuetan zeintzuk izango diren gure asmoak izan beharko du irakasleok eman behar dugun lehen urratsa, modu honetan, lakidentzan jarduten ikasten dugu eta  lankidetzan jardunez laguntzen dugu”

Artxandako mendian kokatuta dagoen Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako etapa osatzen duten 300 ikasleak, mozorroz, jolasez eta ondo pasatzeko grinarekin beteriko bizkar-zorroekin emango diete hasiera datorren kurtso berri honi eta bazter batean utziko beharko dituzte, aldi-baterako behintzat, erosi berri dituzten testu liburu edo eskolan nonahi agertzen den uniformea. “Haurrak geletatik atera behar ditugu, Artxanda mendiak eskaintzen dituen txoko zoragarriak arakatzera bultzatu eta jolasen bidez ikasturtea nabarmenduko duen ikasketarako giro baikor eta aberasgarria sortu”

Ekimen berri honek Bilboko JMek Ikasketetan elkarlanean aritzeko ezarri nahi duen metodologia berri bati eusten dio eta bere helburua, besteak beste, lan taldean eta berdinekin oinarritutako ezagutzaren eraikitzearekin, bizitzarako baliagarriak diren konpetentziak eta gizarteratzeko trebetasunekin zerikusi zuzena dauka. Balore hauek autonomoagoak izaten lagunduko die haurrei, planteatzen diren arazoak konpontzen eta ondorioz arlo pertsonalean hobeto sentitzen.

Eider Goikouriaren esanetan, Ikastetxeko arlo pedagogikoaren arduraduna, “kohesioa ezinbestekoa da gela eta laneko metodologi berri hauek aurrera ateratzeko. Kohesioaren bidez talde kontzientzia sendotzea lortuko dugu eta aldi berean irakasleok ikasleak elkarlanerako erakutsiko duten aurretiko jarrerari erreparatu ahal izango diogu. Modu honetan, haurrak talde baten partaide izateak zer suposatzen duen jabetzeaz gain, partaidetza honek ematen duen segurtasuna sentitu ahal izango dute”.

Hezkuntzako adituen arabera, ondo kohesionatuta dagoen gela batean komunikazio eta elkarrizketarentzat giro on bat aurkituko dugu, ikasleentzat ezinbestekoak eta beharrezkoak egingo zaizkien baliabideak gerora beraien artean sortu ahal izango diren arazoak kudeatu eta konpondu ahal izateko. Aldi berean, ikasleen artean dauden tirabirak eta norgehiagokak murriztea lortzen da eta, lehiakortasunaren ordez,  elkartasuna edo elkarlana bezalako baloreak piztea.

Ikastetxeak metodologia honen alde egindako apostuaren zergaitia bilatu nahi badugu honen suatraietara jo beharko dugu. Ibilbide luzea darama Ikastetxe honek Euskal Herrian desberdintasunengatiko errespetua, taldeko erantzukizuna edo bakarkakoa, hausnarketaren gaitasuna edo sentzu kritikoa bezalako balioak lantzen bere ikasleen artean.
Ikastetxe honek ezarri duen erronka, huskeri bat izatetik kontrara, eta kontuan izanda irribarrea gizakiak duen gauza paregabea dela, komunikazio arma boteretsua eta maitasunaren adierazpen ezinhobea Ikastetxeak egindako apustua itzela izango dela ez dago inolako zalantzarik. Alajaina! Zorte on eta ZUEPS JM!

No hay comentarios:

Publicar un comentario